lunes, 29 de mayo de 2017

UNITATE DIDAKTIKOA

Taldea: Julen Arburua, Garazi Regil, Eki Sagarzazu eta Paulo Ferreira


1- IZENBURUA

KULTURANIZTASUNA

2- SARRERA

2.1.- Justifikazioa: Lan honetan, gaur egun hezkuntzan dauden arazoetako bateri buruz hitz egingo dugu. Lehenik, egoera eta arazoaren testuingurua azalduko dugu, ondoren arazoan sakontzeko. Arazoa identifikatzeaz gain, eta horren zergatia arrazoitzeaz gain, arazoa konpontzeko guk egingo genukeena azaldu dugu.

Sakonki hausnartu ondoren, arazoari aspektu edo alderdi positiboa ateratzeko zer egingo genukeen islatu dugu lan honetan, arazo guztiek konponbidea dutela pentsatzen dugulako, eta arazo larrienetik ere gauza onuragarriak atera daitezkeelako.

Beraz, arazoa konpontzeaz gain, hainbat helburu planteatu ditugu egoera honetarako, helburu hauek arazoa konpontzeko eta gelako dinamika egoki bat jarraitzeko planteatuak izan dira.

2.2.- Kokapena: Kokapenari dagokionez, arazoa ikasgela zehatz batean kokatzen da, eta ikasgela hau Oreretan (Gipuzkoa) kokatzen da, bertako Laskorain ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4.mailan ain zuzen ere. Ikastola publikoa izanik, ikasle kanpotarren kopurua handia da, eta gainera, hazkuntza garrantzitsua ari da jasaten.



3- ARAZO EGOERA

Testuingurua:  Zuzenduta

Arazoa Laskorain ikastolako Lehen hezkuntzako 4. mailan kokatzen da. Laskorain ikastola Orereta herrian (Gipuzkoa) kokatzen da. Ikastola publikoa izanik, ikasle kanpotarren kopurua handia da eta gainera hazkuntza garrantzitsua ari da jasaten.

Ikastolarentzat hau mesedegarria dela iruditzen zaio zuzendaritzari. Egoera sozioekonomiko kaxkarra jasaten duten familia ugari dira ikastola honetan partaide. Hau da ikastola honetako arazoa kokatzen den testuinguru sozial eta pertsonala.

Orereta hiria industria askoko hiria da,  ekonomia nagusia bigarren sektorean kokatzen da nahiz eta, zerbitzu ugariko herria izan. Azken urteetako krisi ekonomikoa, gogor astindu bertako industria. Hortaz, bertako familia asko lagabezian geratu dira. Arazo hau pairatu duten familia asko dira eskola honetan partaide.

Egoera sozioekonomiko, akademiko eta pertsonal honek, ondorio mesedegarri eta kaltegarri ugari ekartzen ditu. Arazo honetan ikasleen arteko harremana da hizpide. Aurretik aipatu bezala azken urteetan ikasle kanpotarren kopurua asko igo da eta oraindik igoera garrantzitsua ari da pairatzen.

Arazoa:

Kulturartekotasuna ikastola honetan asko jorratu gabeko gaia da eta honek zailtasun batzuk ekarri ditu. Kultura aniztasun horrek, ikasleen arteko komunikazioan zailtasunak dakartza.

Gelaren barruan euskaraz mintzatzearen garrantzia alde batera utziz, ikasleak beraien artean ulertzea bilatzen dute baina benetan zaila egiten zaie, hizkuntza ezberdintasunak direla medio.

Beraz testuinguru honetan topatzen dugun arazoa elkarren arteko komunikazioa da, elkarri ulertzeko arazo larriak dituzte, eta arazo honek izugarri kaltetzen du gelako dinamika.
Gainera, arazo honen arira, hau da, komunikatzeko duten arazoaren arira, ikaskideen artean duten konfiantza falta ere begi-bistakoa da. Hizkuntza eta kultura ezberdinak daudenez, bakoitza erosoena sentitzen den kulturarekin erlazionatzen da, beraien antzekoekin orokorrean, eta honek, gela talde txikietan banatzea izan du ondorio; eta talde txikiak egin direnez, bakoitzaren taldetik kanpoko jendearekin ez dira ia erlazionatzen, eta beraz, aipatu bezala, konfiantza falta ere arazo bilakatu da.

Xedea:

Elkar ez ulertzearen arazoarekin amaitu eta denok elkarrekin komunikatzen ikastea.


Ataza:

-Hizkuntza berdinean mintzatzeak duen garrantzia jakinarazteko ikasleekin bakarka zein taldeka hitz egin. Gai hau denok eta denon artean landu.

-Kultura desberdinetako ikasleen artean euskeraz hitz egitera bultzatu, Euskal Herrian gaudenez, bertako hizkuntza ikastea oso garrantzitsua da.

-Kultur ezberdinetako ikasleak elkarrekin lan egiten jarri eta talde lan ugari egin. Denen artean konfiantza sortzeko.

-Denok elkarren artean arazorik gabe komunikatzea, euskeraz bada hobe.

- Kultur-aniztasuna denontzako onuragarria eta aberasgarria izatea.

- Konfiantza sustatzeko dinamika eta ekitaldi ugari egin.

- Kultura guztiak errespetatuak izatea nahitaezkoa da denok armoniam bizitzeko eta lan egiteko.






4- KONPETENTZIAK


4.1. Zeharkakoak:
Guk aukeratutako zehar-konpetentziak hauek dira:

1. Hitzezko eta hitzik gabeko  komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia:

Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea da, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan.

Zuzen zuzenean eragiten dio gure Unitate Didaktikoak zehar-konpetentzia honi. Izan ere, gure lan honetan komunikazioaren inguruan hitz egiten dugu, eta ikasgela bateko komunikazio arazo larria nola konpondu azaltzen dugu. Beraz, konpetentzia diziplinar hau guztiz baliogarria zaigu, ain zuzen ere, gai hau lantzen baitugu.





2.- Elkarbizitzarako konpetentzia:

Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasun-irizpideekin parte hartzea da, gainerako pertsonei aitortuz nork bere buruari aitortzen dizkion eskubideak eta betebeharrak, eta horrela, ekarpen bat egitea norberaren eta guztion onari.

Konpetentzia diziplinar honi ere ekarpen handiak egin ahal dizkio gure Unitate Didaktikoak. Zehar-konpetentzia hau oso garrantzitsua da aipatutako komunikazio arazoa landu ahal izateko.



3.- Norbera izaten ikasteko konpetentzia:

Norberari bizitzako esparru eta egoera guztietan sortzen zaizkion sentimenduez, pentsamenduez eta ekintzez gogoeta egitea da, haiei buruz egiten den balorazioaren arabera sendotu eta egokitzea horiek guztiak, eta, era horretan, etengabeko hobekuntzaren bidez, norbera auto-realizaziora bideratzea, errealizazio horren dimentsio guztietan.

Kasu honetan ere, garrantzitsua iruditzen zaigu konpetentzia diziplinar honen aipamena. Izan ere, gure Unitate Didaktiko hau lantzeko baliogarria da, eta oso dinamika aberasgarria dela iruditzen zaigu. Lan honen hasieran planteatu den arazoa lantzeko, norberaren konfidantza areagotzeko, eta gelako dinamika hobetzeko oso baliogarria den dinamika da zehar-konpetentzia hau.



4.2. Diziplina-konpetentziak:
Guk aukeratutako diziplina-konpetentziak:

1.- Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia:

Hitzezko eta idatzizko testuak erabiltzea da, euskaraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan, bizitzako egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta hizkuntza aniztasuna errespetatuz komunikatzeko. Horrekin batera, heziketa literarioa lantzean datza, nork bere burua eta ingurunea hobeto ezagutzen laguntzeko.

Diziplina-konpetentzi hau interesgarria iruditu zitzaigun, eta gure Unitate Didaktikoa lantzeko oso baliogarria. Idazketa lantzeaz gain, zure inguruko ikaskideen inguruneak hobeto ulertzeko balio du, eta gainera, hainbat hizkuntza lantzeko ere baliogarria da. Gure helburu nagusia denok elkar-ulertzea eta euskara bultzatzea denez, dinamika hau oso lagungarria dela iruditzen zaigu.



2.Konpetentzia sozial eta zibikoa:

Nork bere burua, norberaren taldea eta bizi duen mundua ezagutu eta ulertzea da, gizarte zientzien jakintzak eskuratuz, kritikoki interpretatuz eta erabiliz; zientzia horien berezko prozedurak eta metodologiak erabiltzea, autonomiaz eta herritarrei dagokien arduraz jarduteko bizitzaren ohiko egoeretan, gizarte guztiz demokratikoa, solidarioa, inklusiboa eta askotarikoa lortzeko bidea urratzearren.

Konpetentzia diziplinar hau interesgarria izateaz gain, gure Unitate Didaktikoarekin zerikusi zuzena du. Kultur-aniztasuna lantzeko oso ariketa egokia dela iruditzen zaigu, eta norberaren, nahiz ondokoen “mundua” ulertu eta errespetatzeko ezinbestekoa da.


5-HELBURUAK:

HELBURU OROKORRAK:



HELBURUA
ITURBURUAK
1
HOBEKUNTZA PLANAREN GARAPENA
-Ebaluazio Diagnostiko frogaren emaitzak.
-Hezkuntza administrazioa
2
IKASTETXEKO CURRICULUM PROIEKTUA GARATZEN JARRAITU
-Zuzendaritza proiektua.
-Curriculum proiektua.
-Hobekuntza plana.
-Urteko memoria
-Emaitza akademikoak
3
ESKOLAKO BIZIKIDETZA PROIEKTUA GARATZEN JARRAITZEA.
- Hezkuntza proiektua.
-Zuzendaritza proiektua.
-AJA
-“Euskal Autonomi Erkidegoko unibertsitatez besteko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko dekretua” eta dekretu hau aplikatzeko gida
-Urteko memoria
-Hezkuntza administrazioa
-Ikastetxeko zein ikastetxetik kanpoko agente ezberdinen ekarpenak.
4
IKASTETXEKO HEZKUNTZA PROIEKTUAREN BERRIKUNTZA
- Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua.
-Ikastetxeko dokumentu estrategikoak: ICP, AJA, Elkarbizitza plana, Tutoretza plana, Hizkuntza plana…
5
ESKOLA INKLUSIBOAREN ESPARRUAN ANIZTASUNARI ERANTZUTEKO PLAN ESTRATEGIKOA GARATZEN JARRAITU.
- Hezkuntza proiektua.
-“Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa” dokumentua.
-Zuzendaritza proiektua.
-Curriculum proiektua.
-Ikaskuntza Kooperatiboa proiektua.
-Urteko memoria
-Emaitza akademikoak.
6
IKASTETXEKO IKT PLANA GARATZEN JARRAITU
-Curriculum proiektua.
-Hobekuntza plana.
-Urteko memoria
-Zuzendaritza proiektua.
7
IKASTETXEKO DOKUMENTAZIOAREN EGUNERAKETA ETA KUDEAKETA.
-Tutoretza Plana.
-Elkarbizitza Plana.
-AJA
-Harrera planak.
-Weborrialdeko informazioa.
-Administrazio sareko informazioaren antolaketa.
-Programazioak.
-Beste batzuk


HELBURU DIDAKTIKOAK:

- Taldean elkarreraginez, elkar komunikazioa lantzea.

- Ikasleek beren eta besten egoera soziokulturala ulertuz, hurrenarekin enpatizatzea.

-Jarduerak elkarren artean eginez, bazterkeria ekiditen jakitea .

- Kulturaniztasuna baliatuz, arrazakeriak baztertzea.

- Diskrimatu edota zapalduak ulertuz, enpatizatzea.

- Kultura aniztasunaz baliatuz, kulturari buruzko ezagutza lortzea.





6- EDUKIAK:

Hauxek izango dira ikasleek jorratu behar izango dituzten edukiak:
-Ikasle guztiak elkar harremantzea
-Ikasleak elkarren artean nola harremandu behar diren barneratzea
-Ikasleak besteen kultura eta ohiturak ulertu eta errespetatzea
-Talde lanean kultura desberdinetako ikasleak elkarrekin aritzea
-Eskolan ikasleek liskarrik ez sortzea


7-METODOLOGIA
Proposaturiko lan honetako atal honetan, gure jarduera burutzeko erabili dugun edo ditugun metodologiak aipatuko dizkizuegu, honekin batera zer helburu, denbora antolaketa eta  beste hainbat irizpide aipatuz.
Estrategia metodologikoak bi helburu aipagarri ditu, batetik, ikasle bakoitzaren ikaskuntza indibidualizatua sustatzea eta bestetik, ikasle bakoitzaren garapen integrala bermatzea. Guk erabili dugun metodologia , metodologia aktiboa izan da eta guk landu behar genituen jarduera ezberdinentzako egokiena iruditu baitzaigu. Metodologia aktibo honen helburu nagusia aurre ezagutzak, egunerokotasunean jarduten ari garenari gehitzea da eta motibazioarekin eta gogotsu. Decrolyren interes gunen praktika bultzatuz izan daiteke edo talde lanekin esate baterako.
Ondoren, espazioaren antolaketaren inguruan hitz egingo dizuegu. Hemen bean jarri dugun irudi honetan ikasgela bat txoko ezberdinetan banatua ikus dezakegu. Gure ideia ondorengoa izango zen. Kultur artekotasuna bultzatzearren, txokoak herrialde ezberdinetako ikasleez egitea eta ikasle guztiak besteen txokoetatik igarotzea.
Resultado de imagen de ikasgela txokoetan banatua

Jarraian taldekatzea eta denbora antolaketaren inguruan hitz egingo dizuet. Hemen laburki aipatuko dudan zati bat izango da ondoren zortzi garren puntuan,  jardueretan hain zuzen, sakonago hitz egiten baitugu honetaz. Baina gure intentzioa taldeka eta elkarlanean lan egitea da, zazpi saio ezberdin egitea planteatzen dugu eta bakoitzarentzat behar den denbora eskainiz.  Ondoren, sakonago aipatuko dugun moduan beranduago, lan bat aipatuko dizuet. 12 hizkuntza ezberdin biltzen dira gure ikas gelan eta  12 hizkuntza horiek erabiliz, eta esaldi polit batzuk hautatuz, collage bat egitea izango litzateke helburua, elkarlana eta kultur artekotasuna sustatuz.
Ondorengo paragrafo honetan baliabideen inguruan hitz egingo dizuegu . Azkenean gure helburua jarduera ezberdinak burutzea da ondorengo puntuan aipatuko dugun moduan, guk hautatutako metodologia, metodologia aktiboa denez. Irakasleek  laguntzaile edo koordinatzailearen rola hartuko dute baina ez dute esku hartuko egiterako orduan. Jarduera hauek burutzeko, lehen aipatu bezala collagea esate baterako, haurrei behar duten materiala eskainiko zaie kartlinak, guraizak,...  Baina haurrei ingurugiroarekiko konpromisoa erakustearren, jarduera hauek burutzeko orduan natur baliabideak erabiltzen dituztenei puntuak eskainiko dizkie urte bukaeran egingo duten antzerkirako, eta puntu gehien lortzen dituen taldeak antzerkian zer izan nahi duten hautatu ahalko dute.
Metodologiaren alorrean azkenik aniztasunaren inguruan hitz egingo dizuegu. Gure ustez, guk proposatuko jarduerak metodologia aktiboarekin egitean aniztasunari garrantzi handia ematen zaio, azkenik txokoetan banatzen dira ikasleak, taldeka lan egiten dute, kultur aniztasuna bultzatzen baitute ekintza hauen bitartez.

8- JARDUEREN SEKUENTZIA
Ikasleen arteko komunikazio arazoak ikusi ondoren, zuzendaritzak jarduera berezi batzuk proposatu ditu aurretik aipatutako arazoari bukaera emateko. Kultura aniztasun handia ematen da eskolan eta gainera hazkuntzan dagoenez, kultura ezberdin hauen gertutasunari garrantzia eman dio. Horretarako jarduera ezberdinez osatuko den jarduera sekuentzia proposatu du. Kulturen arteko ezagutza bultzatuko dituen jardunaldi modukoak

1 SAIOA: “Erlaxatuz ikasi”

Saio honetan, arazo honek sortu dituen, desoreka hauek arintzea bilatzen da. Irakasleak gelan giro desatsegin bat bereizi du eta kultur aniztasuna lantzen hasi baino lehen jarduera honen beharra garbi bereizi du. Gela erlaxazio orokor batean murgildu nahi du dinamizatzaileak, ondoren jorratu nahi dituen kontzeptuak hobeto jorratzeko.
Saio honetan haurrei nahi duten bezala esertzea eskatuko zaie. Beraien kokapena eta postura beraiek esleituko dute inungo argibide ez eskaerarik gabe. Beraientzako eraginkorragoa izango den lekua hartzeko eskatuko zaie.
Ondoren, 5 minutuko isiltasun eta lasaitasun osoa, eskatuko die haurrei. 5 minutu hauetan irakasleak haurrei lasai arnasa hartu eta bota dezaten esango die.  Jarraian, erlaxazio musikaren bidez beste 5 minutuko erlaxazio bat burutuko dute. (Hemen haurrak iada erlaxatuta daudela pentsatuko da, eta ez da arnasketaren beharrik izango)
Honen ondoren hurrengo jarduerak ahalbidetzeko, jarrera egokiagoak izango dituztela haurrek espero da.
Materiala: Musika aparailua, haurrentzat koltxonetak.
Denbora: 30 minutu inguru.
Resultado de imagen de erlaxatu                           Resultado de imagen de relajacion en el suelo niños
2 SAIOA: “Kulturaz blai!”
Bigarren saioak  bi jarduera ezberdin izango ditu. Lehena haurren aurre ezagutza baloratzeko eta beraien interesa areagotzeko. Bigarrena berriz,kulturaren ondarean sakontzeko baliagarria izango da.
1 jarduera: Haurrak bost kideko taldeetan bilduko dira, eta kultura hitzarekin zerikusia duten kontzeptu guztiak arbelean idaztean datza. Horrela arbelean kulturarekin zerikusia duten hainbat kontzeptu agertuko dira. Helburua ikasleek amankomunean ideia bat sortzea da eta bide batez komunikazioa landuz, ikaskideetara gerturatzea.
Ariketaren eredua hauxe izango da: Ikasle batek, kulturaren inguruan zerikusia duen hitz bat idatziko du arbelan, eta ondoren, hitz horrekin zerikusia duen beste bat, beste ikasle batek. Horrela sare moduko bat bilatuko da, kulturaren inguruko kontzeptuak agertuko direnak.

2 jarduera: Haur guztiek ikasgelaren erdialdean biribilean eserita,  kultura zer den eta zer balio duen ikusiko dute. Honetarako, kultura kontzeptua bera oso konplexua denez, haurrei irakasleak prestatutako galdeketa baten bidez emango da.
Horretarako haurrei arbelan ageri den kontzeptu bat aukeratzeko eskatuko diezu, eta kontzeptu horren inguruan izango da hausnarketa.
Adib: hizkuntza
-Kulturaren zati garrantzitsu bat al da hizkuntza?
-Zein da zure hizkuntza?
-Berdina al da zure hizkuntza, eta ume mongoliar batena?
-Zenbat hizkuntza ezagutzen dituzu?
-Kultura bakoitzak hizkuntza bat al du?                                                                           
Resultado de imagen de niños sentados en círculo
                                                                       


3 SAIOA: “Hizkuntza aniztasunera bidean…”
Kultura ondarearen barnean hizkuntzak betetzen duen papera oinarrizkoa da eta baita komunikazioan betetzen duena.  Saio honetan bi jarduera burutuko dira:
1 jarduera: Aurretik aipatu bezala, komunikazio aldetik problematika nabaria ematen da. Horretarako hizkuntzen arteko gertutasun eta armonia moduko bat ematea garrantzitsua iruditzen zaigu. 12 hizkuntza ezberdin biltzen dira ikasgela honetan, eta hizkuntza ezberdinekin eratutako esaldiekin osatutako collage batekin burutuko da jarduera. Hori baino lehen ikasleen artean esaldi bat aukeratzeko denbora utzi behar da. Hau izango baita collagean hizkuntza ezberdinez ageriko den esaldia. Horretarako, haurrei denak gelaren erdian esertzeko eskatu eta irakasleak hau formulatuko du:
-Zer opa diozue kurtso honi?
Orduan irakaslea gelatik aterako da eta bueltatzerako esaldi bat aukera dezaten eskatuko die. Horrela haurrei berdinen arteko eztabaida aske bat utziko diezu, eta autonomia osoarekin aukeratuko dute.
2 jarduera : Esaldia aukeratu ondoren, 12 hizkuntza ezberdinetan idatziko da collagean. Horrela, munduko toki ezberdinetako hizkuntzaz osatua egongo da. Beraien arteko gertutasuna sortuz. Azkenik, collagea eratu ondoren ikasgelako horman ezarriko da gela guztiaren ikusgarri. Ondoren bost minutuko tartea utziko duzu haurren artean hizkuntzen inguruko galderak egiteko. Haur bakoitzak beste bati, bere hizkuntzaren inguruan galdetuko dio, eta dinamizatzaileak askatasun oso emango die berbetan egon daitezen, betiere egoera dinamizatuz. Saioa bukatutzat emango da.
Resultado de imagen de frases escritas en diferentes idiomas
-Materiala: Collagea egiteko materiala
-Denbora: mugagabea, jarduerak eskatzen duena.
-Espazioa: Ikasgela                                                     
4 SAIOA: “NOR DA NOR?”
Saio honetan, kultur aniztasunaren bidean egin beharreko beste prozesu bat landuko da. Gelako giro on bat bilatu nahi bada beharrezkoa da, ikaskideen arteko konfiantza lantzea. Hortaz gain, beraien arteko ezagutza eta elkareraginak beraien ikaskuntzan eragina duenez ariketa hau proposatzen da.
Ariketa honetan gelaren partaidetza eskatzen da bere osotasunean, hau da, gela osoak talde bakarra osatuz.  Saio honen bereizgarri nagusia irakasleak ikasleen paper bera beteko duela da, ikasleak parte hartzera animatuz.
Jarduera honetan nor da nor? Mahai jokoaren simulazio bat burutuko da gelan. Horretarako haurrak, beraien taldekideak zutik dauden bitartean, deskripzio orokorrak emango dituzte. Haurrek hitz egiten ari diren pertsona zein den ikus dezaten, baldintzak betetzen ez dituzten haurrak esertzen joango dira, pertsona zuzena soilik geratu arte.
Adib: Hitz egiten ari naizen pertsonak zeozer beltza du soinean.
-Beltza ez dutenak eseri egingo dira.

-Materiala: ez da aparteko materialik behar.
-Denbora: Haurrak aspertu bitartean ordubeteko saioa.
-Espazioa: Ikasgelan
Resultado de imagen de tabla quien es quien 




5 SAIOA: “Kultura ondarea…….dibertigarria!”
Ikasgela honetan esan bezala hainbat kultura ezberdin ematen dira. Horrekin batera, tradizio, dantza, festa… ezberdinak biltzen dira gelan. Ezagutu eta jorratzen dituzten edukietatik at kulturak ondare interesgarria duela erakutsi nahi die haurrei.
Saio honek jarduera bakarra izango du eta gertutatsuna eta interesa lortzea du helburu. Horretaz gain, jarduera dibertigarri bat izatea du helburu. Horretarako kultura ondarea konpartitzen duten haurrak bildu eta bakoitzari beraien kulturako dantza bat egitea eskatuko zaie. Horrela beste kultura ezberdinetako dantza eta tradizioz hornituko dira ikasleak. (Euskaldunak diren ikasleak euskal kultura errepresentatuko dute.)  Ikasle euskaldunek ere beraien kultura hemengoa den arren, besteekiko parekide dela jabetu behar dute eta aukeratutako dantza bat errepresentatu beharko dute. Hala ere garbi utzi behar zaie haurrei kulturak, dantzez gain, zantzu garrantzitsu asko dauzkala.
Baina saio hau kulturaren alde  dibertigarri hau erakusteko erabiliko da.
Resultado de imagen de niños bailando
-Materiala: Ordenagailuak dantzak begiratzeko, musika ekipoa.
-Espazioa: Ikastolako areto nagusia
-Denbora: ordu bat inguru



6 SAIOA: “Kulturatik platerera”
1 jarduera: Azkenik “saio librea”, ren garaia heldu da ikasleak 4 kideetako taldean bilduko dira zoriz. Eta kulturaren inguruko kontzeptu ezberdinak luzatuko zaizkie. Jarduera honetan gastronomiaren momentua da. Talde bakoitzak nahi duen kulturaren inguruan egin beharko du lana eta hurrengo saiorako prestatu beharko du. Saio honetan ikasleek beraien kulturako otartekoak begiratuko dituzte ordenagailuetan, eta bat aukeratuko dute.
Hurrengo saiorako, otartekoa egiteko behar diren gauzak ekarri eta ikasle bakoitzak bere otartekoa egingo du.
-Materiala:Ordenagailuak, ikasle bakoitzak bere materiala,
-Denbora: Saioak irauten duena.
-Espazioa: Ikasgela
Resultado de imagen de niños cocinando







7 SAIOA:”Kulturajana!”
1 jarduera: Aurreko saioan landutako tematika, saio honetan burutu beharko dute. Aukeratutako otartekoa klase orduetan egin eta probatzeko utziko dute. Ikasle bakoitzak beste haur baten otartekoa jango du baina ez du inongo kalifikaziorik jasoko otartekoak. Kultura gutxiestearen beldur baita irakaslea.
2 jarduera: Saioei amaiera emateko jarduera da eta garrantzitsua da etapa honetan ikaskuntza ongi burutzea. Haurrei kultura eta arraza ezberdintasunen gainetik pertsonak garela erakutsi behar zaie. Horrelako kontzeptuak txikitatik ikastea garrantzizkoa baita. Haurrak denak batera ikasi behar dutela ulertu behar dute, beraien kultura ezberdintasunak alde batera utziz, eta beti errespetuarekin. Horretarako jolastokiko mural bat itxuratuko dute haurrak. Pintura poteetan eskua sartu eta haur bakoitzak nahi duen koloreaz bere eskuak utziko ditu markatuta horman. Mural moduko bat egitea da helburu ikasleen elkarrekintza agerian geratzeko.
-Espazioa: Areto nagusia
-Denbora: Saio luze bat



9- EBALUAZIOA
Ebaluazioa metodoa edo guk jarraituko genituen ebaluazio irizpideak hautatzerakoan oso argi izan genuen hasieratik, gure metodoa metodologia aktiboa denez ebaluatzerako garaian gure ebaluazio mota egunerokoa izango da, ebaluazio mota honekin, ondorengo ebaluazioa irizpideak hartuko ditugu kontutan: haurren eguneroko motibazioak, zailtasunak, jardueren egokitzapenak eta beste hainbat aspektu hartuko dira kontutan.
Gure ustez guk hautatutako metodologiarekin bat datorren ebaluazio mota da. Lehen aipaturiko ebaluazio irizpide horiek behar bezala baloratzeko ebaluazio baliabide batzuk behar ditugu. Honetarako, haurrekin elkarrizketak, galderak, motibazioa maila neurtzeko ariketak edo beraien egunerokotasunean egiten dituzten ekintzetako jarrera hartuko dugu kontuan. Azkenik ebaluazioarekin, haurrek urte osoan zehar eraman duten garapena hartzen baita kontutan eta landu dituzten aspektu eta arlo ezberdinetan garapen egokia eraman duten edo ez baloratu.






HELBURU DIDAKTIKOAK
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
EBALUAZIO ADIERAZLEAK
- Taldean elkarreraginez, elkar komunikazioa lantzea.
Taldean ikasleak elkarrekin komunikatzea
Taldean besteekin komunikatzen da
- Ikasleek beren eta besten egoera soziokulturala ulertuz, hurrenarekin enpatizatzea.

Ikasleek besteen egoera soziokulturala ulertzea, eta haiekin enpatizatzea
Ikasleek beraien zein besteen egoera soziokulturalak ulertu ditu, eta haiekin enpatizatu
- Kultura aniztasunaz baliatuz, kulturari buruzko ezagutza lortzea.

Kultura aniztasunarekin kulturei buruzko ezagutza barneratzea
Kultur aniztasuna baliatzen da, kultura desberdinen ezagutza jasotzeko
- Diskrimatu edota zapalduak ulertuz, enpatizatzea.
Diskriminatu edota zapalduak ulertaraztea, eta haiekin enpatizatzea
Diskriminatu eta zapalduak ulertzen ditu, eta haiekin enpatizatu
-Jarduerak elkarren artean eginez, bazterkeria ekiditen jakitea .
Jarduerak elkarrekin eginda, bazterkeria ekiditzen jakitea
Jarduerak elkarrekin eginez bazterkeria ekiditzen du
- Kulturaniztasuna baliatuz, arrazakeriak baztertzea.
Kulturaniztasuna baliatuz, arrazakeria baztertzen jakitea
Kulturaniztasunaz baliatuz, arrazakeria baztertzen du



10- ERREFERENTZIAK

236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.




jueves, 25 de mayo de 2017

KARTOGRAFIA

KARTOGRAFIA 


Proposaturiko lan honetan, metodologia aktibo eta pasiboaren inguruan murgildu gara. Gure ustez metodologia aktiboak ikaskuntzan esku hartze handiagoa izan beharko luke pasiboaren ordez. Beraz, gure lanean metodologia aktiboa positibotzat hartu dugu, kartografia egiterako orduan nabarmentzen da hori ikusgai duzuen bezala.


METODOLOGIA AKTIBOA:

Metodologia aktiboan, ikaslea da ikaskuntza  honen erdigune. Irakaslearen rola erabat ezberdina da eta laguntzaile edo aholkulari papera edo rola beteko du. Irakaslea lehen aipatu bezala bideratzailea denez, aktiboki parte hartuko du eta garrantzitsuena ez dio ezertara behartuko ikasleari. Ikasleek beraien nahien ara-behera ikasiko dute. Irudimena lantzea du helburu ikaskuntza metodo honek eta haurrak beraien abileziekin lortu nahi dituzten helburuetara iristea. Autonomia garatzea puntu oso garrantzitsutzat duelarik.

METODOLOGIA PASIBOA:

Metodologia pasiboaren inguruko ikaskuntzaz hitz egiten dugunean, ikaskuntza tradizionalaren inguruan ari gara. Hau da, ikasleak ikasgelara sartu, irakasleari entzun eta memorizatu azterketa duelarik ebaluazio eta inongo feed back ez ebaluazio jarraiturik  eman gabe. Ikaskuntza metodologia hau, gaur egungo sistema kapitalista honen eragina da. Ikasleak eta pertsona adimentsuak izatera bultzatu ordez robotak izatera bultzatu nahi baikaituzte. 

KONDUKTISMOA:

Jarrerari ematen dio garrantzia eta honen bidez bideratzen da ikaskuntza. Oinarri teorikoak ditu eta batek estimulatu eta besteak erantzuna jarraitzen du, bien artean erlazio kausalak ezarriz. Psikologia esperimentalarekin erlazionatzen da eta jokaera guztiak erantzun objektiboz osatzen dira. Metodo erabat objektiboez baliatzen da eta sarien eta zigorren bidez sailkatu, “egokiak” edo “desegokiak” direnak. 

KONSTRUKTIBISMOA:

Ikasle bakoitzak bere ezagutza eraiki behar ditu, ikasleen interesetan eta nahietan oinarrituta. Aurrezagutzak oso garrantzitsuak dira eta irakasleak ikasleari eman behar dizkio beharrezko materialak haren ezagutza eraikitzeko.

GUK AUKERATUTAKO ADIBIDEA: 

Guk Flipped Classroom aukeratu dugu adibide moduan, gure ikasketa idealera edo kartografian aipatu dugun metodologia aktibora gehien hurbiltzen dena delako.

Azalpen teorikoak gelatik kanpo egiten da metodologia honekin, ikasle bakoitza bere ikasketa prozesuaren arduraduna da eta bere erritmora egokitu beharra dauka. Irakaslea gidari laguntzailea da,metodo tradizionalari uko egiten diote,etxeko lanei ere uko egiten diote. Gelako lanak praktikoak eta motibatzaileak dira horrela ez dago inor egin nahi ez duen zerbait egiten. Klasez kanpo komunikaziok jarraitzen du ikasle eta irakaslearen artean eta errespetuz eta arduraz hitz egin behar zaio ikasleari. 

-Beharrezkoa:
1-Webgunea
2-Klasetik kanpoko komunikazioa
3-Ikasleari errespetuz eta arduraz hitz egin 
4-Flipped classrom-ak webgunea, lan-taldea … 
5-Sortu eta laburtu ikaslearen informazioa

-Beharrezko konpetentziak:
1-Bideoen argitalpena
2-Elearning blogging plataformak
3-Multimedia osagaiak
4-Sare sozialak 

-Garrantzitsuena, metodologia aktiboa da ikaslearentzat.






EBALUAZIOA

EBALUAZIOA



Landutako ariketa honetan, liburuko 1. eta 2. gaiak lantzeko zenbait galderei erantzungo diegu. Irakurgaiaren datu edo esaldi aipagarrienak jasoaz.


1. GAIA. "Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación".

"Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu:

Gaur egungo hezkuntza arloko erronkarik garrantzitsuena, ezarrita dagoen metodologiak eta ebaluatzeko era aldatzea da. Orain indarrean dagoen hezkuntza-sistemak azterketen bidez ebaluatzen ditu ikasleak, eta azterketetan ateratako notaren araberako ikasleak izango dira. Ebaluazio hezigarriaren ikuspegitik aldiz, ebaluatzeak ikaskuntzaren hobetzea izango du xede. Ikuspegi honen arabera, ikasleak bere  hobetu beharreko aspektuak zein diren jakiteko gaitasuna izan behar du, eta aldi berean irakasleak ere bere lana perfekzionatzeko gaitasuna izan behar du helburu.

Ebaluazio formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab. 

Ebaluazio hezitzaileak irakaskuntza-ikaskuntza prozesu oro hobetzea helburu du, eta ebaluazioak prozesu orori egiten dio erreferentzia. Ebaluazio mota honen helburua ez da ikasleak kalifikatzea, baizik eta ikasleak informazio nahikoa izatea hobetzeko. Guzti hau ikuspegi zabalago batekin egingo da, eta ez ikuspegi kalifikatzaile batetik. Honako funtzioak ditu:

-Ikasleriaren ikaskuntza prozesua hobetzea.
-Irakasleriaren eguneroko konpetentziak hobetzea.
-Ikasgelan ikasleekin ematen den irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzea.


Ebaluazio formatibo /hezigarriaren aldaerak: 

-Ikaskuntzan zentratutako ebaluazioa: aldaera honen arabera, ebaluazioa ikaskuntza prozesua hobetzera bideratu behar du, eta ez kontrolatzera eta kalifikatzera. 

-Ebaluazioa hezitzailea: ikaslea da bere ikaskuntza prozesuaz auto-hausnarketak egin behar dituena. Aldaera honek ikaslea kontziente izatea bilatuko du. 

-Benetako ebaluazioa: teknika, instrumentu eta ebaluazio jarduerak egoera errealetara aplikatzeko eginak behar dute; jarduera, egoera eta eduki errealetara egokituak hain zuzen ere. 

-Ebaluazio integratua: Aurreko ebaluazio ereduaren aurkakotzat har daiteke. Ebaluazioak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan integratuta egon behar du, prozesu oso eta jarrai bezala ulertzen baitu ebaluazioa. 

-Ebaluazio alternatiboa: Tradizionala baztertzen duen edo eraldatu nahi duen ebaluazio mota orori egiten dio erreferentzia.

-Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida). Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak. 


Partekatutako ebaluazioari dagokionez, irakasleak ikaskuntzen inguruko eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen inguruko elkarrizketa prozesuei egiten die erreferentzia partekatutako ebaluazioak. Elkarrizketa hauek banakakoak edo taldekakoak izan daitezke. Gainera aurretik aipaturiko bestelako parte hartze teknikekin tartekatu daiteke jorratzen dihardugun teknika hau ere.

Beste autore batzuk (Salinas 2002), partekatutako ebaluazioak, irakasleek bere ebaluazio tekniken inguruan izaten dituzten elkarrizketei egiten dio erreferentzia. Hala ere, gehiengoak ikaslea ere elkarrizketa horien partaide izatea defendatzen du.

Ikaslearen parte  hartze honek hainbat onura dakazki:


  • Ikaskuntzaren hobetzea.
  • Autonomia pertsonala, autoerregulazioa eta ikasten ikasteko prozesuen hobekuntza.
  • Analisi kritikorako eta autokritikarako gaitasunen garapena.
  • Banako arduratsuak sortzeko hezkuntza demokratiko bat sortzeko laguntza.
  • Gelako giro hobetzea eta elkarbizitzako gatazkak konpontzeko laguntza.


Ikaslearen parte hartzea bultzatzen duten instrumentuen artean aipagarriak dira: ikaskuntza karpetak, plataforma digitalak, proiektuen garapena, etab. 

Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi:

Heziberri dekretuak adierazten duenez, ikasleak ebaluatzearen eginkizuna da haien ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei buruzko informazio adierazgarria eskuratzea, zer baliabide eta konpetentzia lortu dituzten jakiteko. Hori dela eta, ebaluazio motak bereizi behar dira, euren artean osagarriak izan daitezen planteatuz:

-Hasierako ebaluazioa, ikaslearen egoera zein den ikusteko eta horrela hezkuntzako esku-hartzea ahalik eta egokien diseinatu ahal izateko.

-Prozesuaren ebaluazioa, ikaslearen ikasteko prozesu osoak duen garapen eta bilakaerari buruzko informazioa eskuratzea duela helburu.

-Amaierako ebaluazioa, non, kalifikazio bat jartzen zaion ikasleari, estandarizatutako eta arauz ezarritako eskalaren arabera adierazten dena.

Ala eta guztiz, ikastetxeak berak aukeratu behar du zein ebaluazio mota erabili, beti arau orokorren barruan egonik eta koherentzia bat erakutsiz.
       
Oinarrizko konpetentzia guztiak, zehar-konpetentziak eta diziplina barnekoak, ebaluatu behar dira konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegian, guztiak baitira beharrezko hezkuntza- xedeak erdiesteko. Horretarako, ikasleak zer ikasi duen balioesteko erreferente bezala, ebaluazio-irizpideak eta lorpen adierazleak erabiltzen dira. Hauek edukiak eta konpetentziak ebaluatzeko eginkizuna dutelarik.
     
    
   
  2. GAIA. "Aclaración de los términos implicados en los procesos de evaluación educativa". 

Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu: Ebaluazio irizpideak, Ebaluaziorako baldintzak, Ebaluaziorako jarduerak, Ebaluazio teknikak, Ikasleriaren ekoizpenen analisia.

Ebaluazio irizpideak, irakasleak ebaluazioarekin edo kalifikazioarekin lotura duela ulertzen duen horri egiten dio erreferentzia. Hala ere, ikuspegi honek maiz izaera batukorra eta amaierako izaten du. 1992tik, aurrera emaniko hezkuntza legeek ebaluazio irizpideen zehaztapena administrazioaren esku utzi dute. 2013 Lomce deituriko hezkuntza legearen arabera, irizpideak zehazten dituen eskumena administrazioak duen arren, irizpidea hauek irakasgai bakoitzaren arabera zehazturiko konpetentzietan zehaztuko dira, ikaskuntza eta etapa ezberdinak bereiziaz. 

Ikasleari jarraian azalduko diren ekintzak kontutan hartuko zaizkion edo ez markatzen duten aspektu edo baldintzei egiten diete erreferentzia ebaluaziorako baldintzek.

-Ikaslea jarraikortasun batekin azaldu behar da ikasgelara, bertan egiten dituen ekintzen inguruan irakasleak atzeraelikadura eman diezaion.

-Ebaluazio jarduera jakin bat egiteko aukera izan dezan, ikasleak praktika batzuetara joaten nahitaezkoa denean. 

-Ebaluazio hezigarriarekin loturik, Ikasleak lan bat entregatzearekin batera auto-ebaluazioa bat egin behar duenean.

Ebaluazio jarduera bezala ulertuko da, lorturiko ezagutza, gaitasun eta konpetentziak ebaluatzeko egiten diren jarduera oro, honekin batera jarraitu beharreko eta bete beharreko baldintzak zeintzuk diren ezagutuko du ikasleak. Informazioa hau hobetzeko eta gehiago ikasteko erabili daiteke (ebaluazio hezigarria), baina baita kalifikatzeko ere. Ebaluazio jarduerak beraz, ikasleak aurretik ezarritako konpetentzia edo helburuak bete dituen neurtzeko erabiltzen dira. Askotan lotura estua izan ohi dute metodologia zehatz batzuekin. Bestalde, askotan jarduera hauek ikasleari eskatzen zaizkion produkzio lanei loturik daude, kasu honetan, ikasleak egin beharreko eta horretarako baldintzak ezagutzen dituelarik. 

Ebaluaketa teknika edo prozedurei dagokionez, aipatu behar da teknika hitza gehiago erabili izan dela unibertsitate testuinguruan. Aldiz prozedura unibertsitatez kanpoko testuinguruetan erabili izan da. 1992 Hezkuntz Ministeritzak horrela zehaztu baitzuen. Kontzeptualizazioan zalantzak dauden arren, ebaluazio teknika edo prozedura egin beharreko jarduera arautzen duen marko bezala definituko da. Arautze edo marko honek konpetentzien eskuratzea edo helburuen betetzea lortu den edo ez jakiteko adina baliabide eman behar ditu. Prozedura edo teknika ezberdinen artean aurkitzen dira jarraian aipaturikoak:

-Behaketa sistematikoa: produkzio baten emaitza hautemagarria ez den kasuetan erabili ohi da. Beraz momentuan bertan informazio hartu behar den kasuak hartzen ditu bere baitan. Esate baterako parte-hartzea, bakoitzak taldean eginiko ekarpenak,... Kasu honetan erabili daitezkeen instrumentuak honakoak dira: kontrol zerrendak,         zenbakizko eskalak, hitzezko eskalak edo errubrikak. 

-Ikaslearekin eginiko ahozko elkartrukeak: ikasgelan pertsonarteko elkartrukea edo elkarrizketa ematen den kasuei egiten dio erreferentzia. Normalean ez dute euskarri fisikorik izaten, baina lorturiko eman dezakeen informazioa oso esanguratsua da. Erabili ohi diren instrumentuak behaketa sistematikoan erabiltzen diren berdinak izaten dira.

-Proba zehatzak: egoera ohikoena eta ezagunena da, normalki idatzizko azterketa bat izaten delarik. (test bidezkoa, erantzun motzak, erantzun luzeak, alderatzekoak…). Idatzizko probak hezkuntza munduan gehien erabili diren ebaluazio instrumentuak ditugu, ez dira zuzenean gaitzetsi behar, garrantzitsuena proba horietatik ateratzen den informazioarekin egiten dena da, izan ere erabilera egoki bat emateko aukera eskain dezakete. Jarraian honi loturiko aukera hezigarri batzuk planteatuko dira: 


Ikasleriaren ekoizpenen analisiari dagokionez berriz, buruturiko ekoizpen edo produkzioen inguruan egiten den balorazioari egiten dio erreferentzia. Normalean euskarri fisiko bat izaten du, non irakasleak balorazioa burutu dezakeen. Esate baterako, orain arte azaldutako kontzeptuak kontutan hartzen baditugu, jarduera edo ekintza baldintzak batzuk betez buruturiko informea izango litzateke, beraz informe fisiko hori ekoizpena edo produkzioa izango litzateke. Prozedura hau (ekoizpenen analisia), baloraziorako instrumentu bat bilakatuko litzateke beraz, kasu honetan errubrika bat, balorazio eskala bat edo kontrol zerrenda bat izan daitekeelarik.



Honako hauek dira deskribatuko ditugun ebaluazio instrumentuak:

Kontrol zerrenda: Ebaluazio instrumentu honen bitartez ikasle batek edo taldeak dituen edo ez dituen ezaugarrien aipamena da. Behatzaikeak egiaztatu beharko du behaketa aldian azaltzen diren ala ez.

Estimazio eskala: Estimazio eskalaren bitartez kalitatea estimatzen da. Honen barnean  3 adibide aurki ditzakegu: eskala zenbakidunak, eskala grafikoak (muturrak jartzen dira) eta hitzezko eskalak.

Galdera zerrenda: Irakasleak ikasleari edo taldeari egin beharreko galderen zerrenda da eta bertan, egoera naturaletan behatu ezin diren alderdiak behatuko dira.

Behaketarako gidoia: Behaketa gidoiaren bitartez informazio kualitatiboa emateko aukera dago. Bertan, behatu beharreko puntu guztiak antolatuta ageri dira. Berdin erabil daiteke prozesuak  eta ondorioak aztertzeko.

Errubrikak: Errubriken bidez ikasle baten ekoizpenak izan ditzakeen ezaugarriak deskribatzeko balio du eta normalean 4-5 maila jasotzen dituzten eskalak dira. Mailakatze bakoitzak ikaslearen ekoizpen akademikoaren ezaugarri zehatzak jasotzen ditu.





miércoles, 24 de mayo de 2017

KULTURA BISUALA

KULTURA BISUALA

Kultura bisuala gure egunerokotasunean dagoen influentzia bat dela esan genezake. Izan ere, leku guztietan aurkitzen da (publizitate guztia, jendearen janzkera, modak, jende famatua,...), baina jabetzen ahal gara honek duen eragina gurekiko?.

Kultura bisualak hezkuntzan eragin handia daukala ukaezina da. Beraz, klasean haurtzaroko eta ikaskuntzako hainbat irudi hautatu eta horiek aztertzen jardun gara. Lan honetan, nik hautatutako irudiak eta hauen inguruan egin ditudan hausnarketak aurkituko dituzue.


HAURTZAROA ETA IKASKUNTZA:

Haurtzaro hitza entzuten dugunean, zoriontasunarekin eta askatasunarekin lotzeko joera dugu, oso garai alaia zenaren oroitzapena dugulako orokorrean. Garai hura irudimena erabiltzeko garaia zen, eta inolako ardurarik gabe esperimentatzeko garaia. Hori gure herrialdeko egoera da zorionez, baina haur guztiek ez dute guk dugun zortea, eta beraien haurtzaroa infernubat da, gerra, gosea, pobrezia... bizi dutelako egunero.




infancia.jpg


hoyla-usa-marca-guerra-nacimiento-e-infancia-siria-20151122

 Bi argazki hauetan argi ikusten dira gaur egungo haurren haurtzaroaren bi errealitateak. Lehen argazkian nik bizi izan dudan haurtzaroaren islada azaltzen da, eta bigarrenean aldiz, milioika haurrek gaur egun bizi duten haurtzaroa (gerra, gosea, hotza, txirotasuna, sufrimendua,...).

Ikaskuntzari dagokionez, lehen garaiko ikaskuntza ereduarekin alderatuz, hobekuntzak egin direla argi dago, baina, gauza asko ez direla aldatu iruditzen zait. Honako bi argazki hauetan ikusten den moduan:

Clase-medianas-1950.jpg


clasem.jpg

Argi dagoen moduan, txuri-beltzeko argazkia lehengo garaikoa da, eta bigarrena aldiz, gaur egungoa. Ikusi daitekeen moduan, ikas-gelaren estetika ez da askorik aldatu; egia da lehen segregaturik zeudela, eta Francoren argazkia edo gurutzea zutela paretean, baina irakasteko modua berbera da. Ikasle guztiak irakasleari begira daude, irakasleak esandakoa apuntatuz.

Nik eduki dudan ikaskuntza eredua zaharkituta dagoela iruditzen zait, eta hori isladatu nahi izan dut aurreko argazkiekin. Urteen poderioz frogatuta dago jada gaur egungo ikaskuntza-eredua guztiz selektiboa dela, eta aldaketa sakon baten beharra duela ikusten dut. Metodologia berriak eta anitzak behar dira, eta haurren garapen kognitiboari zuzendutakoak. Denok makinak izango bagina bezela kontzeptuak ikastaraztea guztiz okerra den metodoa dela iruditzen zait, horregatik errepikatzen dut aldaketa sakonaren beharra.











lunes, 22 de mayo de 2017

IKASKUNTZA ESANGURATSUA ETA KONSTRUKTIBISMOA


IKASKUNTZA ESANGURATSUA ETA KONSTRUKTIBISMOA


ZER DA KONSTRUKTIBISMOA?

Pedagogian, konstruktibismoa ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat da. Teoria honen arabera, ikaslea bera da ezagutza eraikitzen duena, norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta ikasiz.

Esaterako, eskolako lana eguneroko bizitzara hurbiltzea eta txertatzea, hortik sortzen diren beharrei aurre egiteko etab. Kontzepzio konstruktibistan, ikasleek beren ezagutzak eraikitzen dituzte ezagutza esanguratsuen bitartez, hau da, ikasten den materialari esanahia emanaz.


Ausubelek zioen eskolaurreko garaian ikasleek aurkikuntzaren bitartez ikasten dutela, baina behin lehen hezkuntzara helduta, harreraren bitartez ikasten dutela.


IKASKUNTZA MOTAK:

  • HARRERA ERREPIKAKORRA:
Harrera errepikakorreko ikaskuntzan, edukiak beren azken forman aurkezten dira, ikasleak bere egitura kognitiboan barnera ditzan. Hau horrela izanik, ikasleak jarrera pasibo bat hartzen du, emandako kontzeptuak buruz ikasiz. Gainera umeak  aurre ezagutzarik izan gabe egiten da, bere ezagutzekin konexiorik egin gabe.


  • HARRERA ESANGURATSUA:
Harrera esanguratsua berriz, aurretiko ideiak kontuan izanda eskema berriak eratzeari esaten zaio. Bertan, ez da kontuan hartzen norberaren erritmoa edo aldez aurretik jasotako ikaskuntza. Azkenengo emaitza da bakarrik kontuan hartzen dena. Adibidez, biderketa bat egiteko daraman prozesuarekin lotzen da. Eragiketa hau egin ahal izateko aldez aurretiko ezagutzak izatea ezinbestekoa da, haien artean, zenbakiak edo biderketak. Hauek gabe ezinbestekoa izango litzateke eta nahiz eta ez jakin, kontzeptu hauek ematerako orduan, ikasleak jakiten dituztela pentsatzen da.


  • AURKIKUNTZA ERREPIKAKORRA:
Aurkikuntza errepikakorreko ikaskuntzan, subjektuak ez ditu kontzeptuak modu pasibo batean barneratuko, paper aktiboa izango du, bere kabuz aurkitu eta sortuko  ditu kontzeptuak, horien arteko erlazioa eginez eta ezagutza horiek berriro ordenatuz eskema kognitibora egokitzeko. Ikasleak ezagutza hauek modu errepikakor baten bitartez ikasiko ditu.

Aurkikuntza bidezko ikaskuntzak garrantzi handia dauka eskoletan, bereziki haur hezkuntzan eta LHko lehenengo urteen zehar, diziplinaren lehendabiziko kontzeptuak egokitzeko eta ikaskuntza esanguratsuaren bidez lehenengo kontzeptuen ulermena ebaluatzeko.

  • AURKIKUNTZA ESANGURATSUA:
Aurkikuntza esanguratsuaren bidezko ikaskuntzan, ikasleak paper aktiboa jokatuko du. Ikaslea bera izango da ezagutza aurkitu eta sortuko duena. Landu beharreko edukiak beraz, ez zaizkio emango, bera izan beharko da eduki horiek sortu eta eraiki beharko dituena.  Ikaslearen aurretiko ezagutza oso garrantzitsua izango da, ezagutza horien baitan sortuko baita ezagutza berria.
Irakaslea berriz gidari edo laguntzailea izango da. Landu beharrekoaren inguruan baliabideak eskainiko ditu, ikasleak lortu beharreko helburua zein den argituko du, baina ikaslea izango da helburu hori lortzeko lana egin beharko duena. Irakaslea kanpotiko laguntza izatera mugatuko da.
Metodologiari dagokionez, ikerketa izango da oinarria. Irakasleak eskainitako baliabideekin, ikaslea izango da aurkikuntzak burutuko dituena, beti ere bere aurretiko ezagutza kontutan hartuz.

jueves, 18 de mayo de 2017

KONPETENTZIAK


KONPETENTZIAK



1) Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.

 José Moyarentzan konpetentziak ezagutza edo jakintza multzoa dira. Konpetente izango da beren errekurtso edo jakintza guztiak erabiltzen dakiena.

ELGE erakundeko DeSeCo txostenak 2005ean honela definitu zuen konpetentzia: "Ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino zerbait gehiago da konpetentzia. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, eta baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan".

Europako Erkidegoen Batzordeak 2006an egindako proposamenean aldiz, hauek izan ziren konpetentziaren oinarriak: "pertsona guztiek behar dituztenak garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lana lortzeko. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, helduarorako prestatzeko behar bezainbeste landuta izan behar dituzte gazteek konpetentzia giltzarriak, eta, aurrerantzean ere, horiek garatu, mantendu eta eguneratu behar dituzte, etengabeko ikaskuntzaren esparruan".

Heziberri 2020ren kasuan ordea, honea definitzen du: "Bizitzako alor eta egoera pertsonaletan, sozialetan, akademikoetan eta lanekoetan (diziplina-arlo guztietan nahiz eguneroko bizitzan), arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Arlo edo ikasgai guztietan batera lan eginez sustatu eta sendotu behar dira, eta bizitzako alor eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira".

2) José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?

Jose Moyaren iritziz lau ikaskuntza mota hartzen ditu aintzat gure hezkuntza sistemak:
  •  "Competencias"
  •  "Conducta"
  •   "Capacidad"
  •  "Comportamiento"


Eta hezkuntza legedi hauen ondorioz eman zitzaien garrantzia ikaskuntza mota horiei: "1970 (Ley General de Educación)" legediak "Conducta"-ri, "1990 (LOGSE)" legefiak "Capacidad" eta "Comportamiento" ikaskuntza motei , eta "2007 (LOE)" "Competencias"-eri.

 3) Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. 

Niri LOMCEren DBH etaparen antolaketa guztiz selektiboa dela iruditzen zait. Izan ere DBH guztia azterketa hutsez ebaluatzen da, eta bertan eskuratzen den zenbakiaren edo "nota"ren araberako pertsonak bilakatzen dira. Modu honetan, zenbaki altuenak dutenak izango dira "hoberenak" eta zenbaki txikia duten pertsonak "txarrenak". Gainera, gaur egungo sisteman "hoberenek" soilik egin dezakete aurrera, eta beraz, DBHn eskuratzen den "etiketa" guztiz selektiboa da norberaren bizitzaren arira.

4-Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.

Jose Moyaren iritziz, konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko informazioa eduki behar da eta informazio hori iturri egoki batetik jaso behar da; eta gainera, ebaluazio irizpide batzuk behar direla dio. 

Bere iritziz, informazio iturri egokiena egin beharrekoaren ebazpenaren inguruko datuak ematen duen hura da, hau da, zein zailtasun aurkitu diren, zeintzuk gainditu diren, etab.

Heziberrik hiru etapatan banatzen du ebaluazioa: Hasierakoa (errebalidak), bitartekoa  (Feedback-a) eta azkena edo bukaerakoa (azterketak).





KURRIKULUM ZEHAZTAPEN MAILA



KURRIKULUM ZEHAZTAPEN MAILA

Kurrikuluma ikasle orok ikasi behar duen guztiari deritzo, eta hezkuntza-sistema guztietan ezartzen da. Hau gobernuak ezartzen du, irakasle eta ikastetxeekin batera. Bertan, edukiak, helburuak, konpetzentziak... daude. Hauek dira kurrikulum motak.

  1. AGERIKO KURRIKULUMA: Bertan, edukiak, ebaluazioak, estrategiak, denboraren estrategiak etab. sartzen dira, eta irakasleak ikasleekiko duen zeregina izango litzake.
  2. KURRIKULUM EZKUTUA: Dokumentu batean esplizituki agertzen ez den kurrikuluma izango litzake, eta ikastetxe bakoitzak ezberdina izango du.
  3. KURRIKULUM ERREALA: Kurrikulum formala praktikara eramaten denean agertzen da, eta eguneroko bizitzan gerta daitezkeen egoeratarako baliagarria da.
  4. KURRIKULUM AUSENTEA: Hau kurrikulum formal eta errealaren arteko tentsioa interpretatzean datza. Bertan, kurrikulum formalean agertzen ez bada ere, errealitatean haurrari zeharka trasmititzen zaiona sartzen da.



Mailak
   Ezaugarriak
1.MAILA
2.MAILA
3.MAILA
Dokumentua
OCD
ICP
IRAKASLEA
Definizioa
Hezkuntza-proiektua dela kontuan hartuz, curriculuma hezkuntzaren antolaketaren funtsa da eta, beraz, kontzeptu konplexua da, besteak beste, gizartearekiko loturak, pedagogia-sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta bilakaera bera islatzen dituena
Marko orokorra non preskripzio eta orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokinei buruz
Ikastetxeko irakasle guztien lan koordinatu eta bateratua eskatzen du, maila eta ziklo guztietako curriculumak koherentzia izan dezan.
Aurreko bi ideiak praktikara eramango dituen pertsona, bere ikuspuntua,balore eta ideietatik abiatuta ikasleak heziko dituena.
Izaera
Normatiboa arauak
Gidatzailea eta preskriptiboa
Derrigorrezkoa edo hautazkoa izan daiteke
Derrigorrezkoa edo hautazkoa izan daiteke
Arduraduna
Egilea
Gobernutik eratorria eta Eusko Jaularitza egilea
MEC
Erkidegoak
Eusko Jaularitza
Irakasle taldea
Eusko Jaurlaritza
Irakasle taldea.
Baldintzatzaileak
LOMCE
HEZIBERRI 2020
ICP
Osagarriak
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…
Adibidea
Eusko jaurlaritzako linka
Haurtzaro Ikastolan,
dokumentua eskuratu