SARRERA
Blogari hasiera emanez, blogaren inguruan hitz egitea komenigarria da beti-ere, bere barnean murgildu aurretik komenigarria baita nolakoa izango den ezagutzea. Kasu honetan, Lehen Hezkuntzako Magisteritza ikasten ari den ikasle gazte baten bloga dugu, eta "Didaktika Orokorra" izeneko irakasgaiko proiektu baten fruitu da honako blog hau.
Gaian kokatu ahal izateko, Didaktika Orokorraren esanahia argituko dut datozen esaldietan, eta jakin, blogeko atal guztiak honen arira eginak direla. Beraz, zer da Didaktika Orokorra?, gehiegi luzatu gabe esanda, nola irakatsi aztertzen duen arlo bat da, eta kognitiboki ahalik eta hobe garatzea du helburu. Arlo honek, irakaskuntzaren inguruko aspektu guztiak aztertu eta lantzen ditu; hain zuzen ere, igaro den lehen ikasturte honetako bigarren lauhilabetean "Didaktika Orokorra" arloan egin duguna izan da. Honen inguruan gehiago lantzeko konpetentziekin hasi ginen.
Gaur egungo hezkuntzaren arazo larriena eredu selektiboa da, eta hori aldatu beharra dagoela zihur gaude ni eta nire ikaskideak, ikasgelan askotane eztabaidatu den gaia baita, eta horren inguruko hausnarketa sakonak egin ditugu. Metodologia ezberdinak ezarri behar dira, metodologia aktiboa esaterako.
Metodologia berriak proposatzeaz gain, beste hainbat lan ere egin dira blog honetan. Horien artean gure txikitako oroitzapenen atala dugu, garai horiek nola bizi izan genuen azalduz irudien laguntzaz. "Kurrikuluma aztertzen" atala ere dagoelarik. Gainera, "unitate didaktikoa" izeneko lan bat ere eskuragarri dago blogean.
Gainera, norberaren iritzia argitaratzeko lekua ere badago hemen, eta atal horretan gure pentsakerak azaldu eta argudiatu ditugu, hezkuntzaren inguruan noski. Didaktika Orokorreko adituen azalean jarri gara ikasturtean zehar ikasitakoaz baliatuz, eta gaur egungo nahiz lehengo hezkuntza-sistema sakonki aztertu dugu, gure proposamenak mahai gaineratuz.
Hau guztiaz gain, ikasturtearen arira, ikasturte baten antolakuntza nolakoa den ikusi dugu, eta bertako aspektu garrantzitsuenen inguruan ere hitz egin dut nire blogean, adibidez, "ebaluazioa", "kurrikuluma", "konstruktibismoa", "kurrikulum ezkutua", etab. luze bat. Beraz, hezkuntzaren inguruko atal askoren inguruko lanketak biltzen dira bertan.
Hala eta guztiz ere, eginiko lanketa guzti hauek, eta lanketa guztiak blogean islatzeak, helburu pertsonal bat lortzeko lehen pausuak izan dira, helburu hori irakasle bilakatzea delarik, eta beraz, gure irakale formakuntzarako baliogarria izan da lan edo blog hau.
Besterik gabe, espero dut irakurlearen gustukoa eta interesekoa izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario