Argazki honetan Yon eta Ane lehengusuekin nago, eta erdian beraien aita dago. Lehengusuak izan arren, denbora ia guztia pasatzen nuen beraiekin, eta udaran egun askotan joaten ginen herriko udal-pistinara. Oso ongi pasatzen genuen denok batera, eta niregan eragin handia izan duten pertsonak direnez, oso garrantzitsuak izan dira nire hezitze-prozesuan.
Hemen berriz, Anerekin eta nire amarekin nago. Eta erdian dagoen jaioberria gure lehengusina Afrika da. Horrgatik da argazki garrantzitsua, izan ere, nire lehenengo jaiotza bizitu nuen, eta familian bat gehiago izatearen kontzeptua barneratu nuen. Oso pozik ikusten garela da nabarmen, eta amarekin dudan batasuna ere nabari da.
Honako argazki honetan Yon lehengusuarekin nago. Biok kirol-zale amorratuak izan gara txikitatik, eta beraz, biok batera irakurtzen genuen egunkaria kirol-saila irakurtzeko. Asko irakasten zidan berak gai honekiko batez ere, eta nire gustoetan eragin handia izan zuen, nire "modelo a seguir" baitzen garai haietan, anai-erlazioa genuen eta.
Argazki honetan haur asko gaudela nabari da, izan ere, Ane lehengusinaren urtebetetzea ospatzen ari gara. Nire ezkerrean agertzen denak nire adina du (1998koak) eta gainontzeko guztiak urte bete gehiago dute. Guztiok batera jolasten genuen herriko plazan eta alboko parkeetan, eta gaur egun lagun onak gara. Ordu asko batera igarotako lagunak dira, garapen kognitiboan eragin handia izan dutelarik.
Honako hau oso garrantzitsua den argazkia da. Izan ere, Xabi Alonso futbolari tolosarrarekin gaude aipatutako Yon, Ane eta hirurok. Bistakoa da oso kirol-zalea naizela, eta niretzat hain garrantzitsua zen jokalaria bertatik bertara ikustea garai haietako amets handienetarikoa zen.
Hemen nire lagun-mina den Ikerrekin nago, eta eskuetan Ola sagardotegiko txapelketa irabazi genueneko oroigarria daukagu. Futbolarekin batera esku-pelota da nire kirol gustukoena, eta adin horretan garrantzi gehiago zuen, gehiago gustatzen baitzidan. Partidu asko jokatu nituen federatua izan nintzen garaian, herriko, nahiz herriz kanpoko txapelketetan, eta guztiena gozatzen nuen. Gainera, gure adineko hoberenarekin bikote izanta, oraindik eta zoriontsuago nintzen. Egun hartan, familia guztiarekin bazkaldu nuen bertan, hil zen aitona barne; horregatik da nire oroitzapen handienetarikoa argazki hau.
Hau Loriartzun egunean ateratako argazkia da, eta nik egindako "lorea"ren alboan nago jezarrita. Lore hau ikastolan egin genuen ikasle guztiok egun hartako bereziki, eta ikusi daitekeen bezala, eskuz moztutako kartulinarekin egina dago lorea, erdian gelan ateratako argazkia dagoelarik itsatsita. Haurtzaro Ikastolako ikasle guztiek egin genituen, eta maila bakoitzak kolore ezberdin batez egin genituen, denok batera zelaian ipini ondoren, kolore askotariko jardin artifizial bat osatu genuen. Loriartzun behin egin da soilik, eta beraz, oso argazki berezia da.
Azken argazki honetan Oreretako futbol 7-ko futbol-zelaian agertzen naiz. Nire lehenengo urtea izan zen eskola-kiroletik kanpo, hau da, Oiartzun Kirol Elkartean. Futbolak nire izaera definitzen lagundu dit, nire garapenean eragin oso handia izan du, eta beraz, oso argazki berezia da niretzat.








No hay comentarios:
Publicar un comentario