KULTURA BISUALA
Kultura bisuala gure egunerokotasunean dagoen influentzia bat dela esan genezake. Izan ere, leku guztietan aurkitzen da (publizitate guztia, jendearen janzkera, modak, jende famatua,...), baina jabetzen ahal gara honek duen eragina gurekiko?.
Kultura bisualak hezkuntzan eragin handia daukala ukaezina da. Beraz, klasean haurtzaroko eta ikaskuntzako hainbat irudi hautatu eta horiek aztertzen jardun gara. Lan honetan, nik hautatutako irudiak eta hauen inguruan egin ditudan hausnarketak aurkituko dituzue.
HAURTZAROA ETA IKASKUNTZA:
Haurtzaro hitza entzuten dugunean, zoriontasunarekin eta askatasunarekin lotzeko joera dugu, oso garai alaia zenaren oroitzapena dugulako orokorrean. Garai hura irudimena erabiltzeko garaia zen, eta inolako ardurarik gabe esperimentatzeko garaia. Hori gure herrialdeko egoera da zorionez, baina haur guztiek ez dute guk dugun zortea, eta beraien haurtzaroa infernubat da, gerra, gosea, pobrezia... bizi dutelako egunero.
Bi argazki hauetan argi ikusten dira gaur egungo haurren haurtzaroaren bi errealitateak. Lehen argazkian nik bizi izan dudan haurtzaroaren islada azaltzen da, eta bigarrenean aldiz, milioika haurrek gaur egun bizi duten haurtzaroa (gerra, gosea, hotza, txirotasuna, sufrimendua,...).
Ikaskuntzari dagokionez, lehen garaiko ikaskuntza ereduarekin alderatuz, hobekuntzak egin direla argi dago, baina, gauza asko ez direla aldatu iruditzen zait. Honako bi argazki hauetan ikusten den moduan:
Argi dagoen moduan, txuri-beltzeko argazkia lehengo garaikoa da, eta bigarrena aldiz, gaur egungoa. Ikusi daitekeen moduan, ikas-gelaren estetika ez da askorik aldatu; egia da lehen segregaturik zeudela, eta Francoren argazkia edo gurutzea zutela paretean, baina irakasteko modua berbera da. Ikasle guztiak irakasleari begira daude, irakasleak esandakoa apuntatuz.
Nik eduki dudan ikaskuntza eredua zaharkituta dagoela iruditzen zait, eta hori isladatu nahi izan dut aurreko argazkiekin. Urteen poderioz frogatuta dago jada gaur egungo ikaskuntza-eredua guztiz selektiboa dela, eta aldaketa sakon baten beharra duela ikusten dut. Metodologia berriak eta anitzak behar dira, eta haurren garapen kognitiboari zuzendutakoak. Denok makinak izango bagina bezela kontzeptuak ikastaraztea guztiz okerra den metodoa dela iruditzen zait, horregatik errepikatzen dut aldaketa sakonaren beharra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario